Laudioko Udalak bukatu du Kultura Mapa eta hiru ondorio nagusi zabaldu ditu:
-Antzokia izan behar dela kultura sorkuntzaren plaza.
-Lamuza Parkeak bete behar duela kultura birikiaren lana.
-Herriko kultura autogestionatua izan behar dela.
Horrez gain, mapa osatzeko prozesua baliatu dute kultura eragileen errolda betetzeko. Ekimena lantzeko zenbait bilera ireki egin dute, besteak beste.
Omnia ez dago ados
Omnia talde independenteak prentsa oharra egin du adierazteko ez dagoela ados prozesuaren ondorioekin eta bereziki azpimarratu du Lamuza Parkean egin behar dela antzokia, ez Altzarraten.
Horrez gain, kultura plan estrategikoa eskatu du eta baita jarduera kulturala zuzentzeko eta koordinatzeko tresnak.