CD Laudioko gazteek lortu dute sailkapena Euskal Ligako play-offak jokatzeko

Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 07:20

CD Laudioko Gazte Ohoreko mailako taldeak hirugarren aldiz jarraian lortu du sailkapena jokatzeko Euskal Ligara igotzeko play-offak.

Bigarren postua eskuratu dute Arabako Taldean jardunaldi bat falta arren. Asteburuan 5-1 irabazi zioten Lakua Arriagari eta horrela erdietsi zuten matematikoki pasea talde bizkaitar batekin eta gipuzkoar batekin lehiatzeko.

Momentuz, badakite Bizkaiko ordezkaria Astrabudua izango dela. Gipuzkoar txapelketan oraindik ez da erabaki zein talde arituko den play-offetan.

Argazkiak: Aitor Burgoa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide