Bigarren postua eskuratu dute Arabako Taldean jardunaldi bat falta arren. Asteburuan 5-1 irabazi zioten Lakua Arriagari eta horrela erdietsi zuten matematikoki pasea talde bizkaitar batekin eta gipuzkoar batekin lehiatzeko.
Momentuz, badakite Bizkaiko ordezkaria Astrabudua izango dela. Gipuzkoar txapelketan oraindik ez da erabaki zein talde arituko den play-offetan.
Argazkiak: Aitor Burgoa