Absolbitu egin dituzte Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrak. Iragan asteko asteartean izan zuten epaiketa Madrilen, Espainiako Entzutegi Nazionalean, Angela Murillo epailearekin.
Bi gazteek atzo izan zuten absoluzioaren berri, baina gaur arte ez dute sententzia ikusterik izan. Bihar bilduko da Beñat eta Aitor babesteko sortutako herri plataforma, epaiaren gaineko balorazioa egiteko.
Bideoa
Sententziak adierazi du epaiketan aurkeztu diren probek ez dutela balio bi gazteak kondenatzeko. Epaiketan proiektatu zen bideoan pintadak egiten azaltzen diren bi pertsonak Beñat eta Aitor ez direla ondorioztatu du sententziak. “Bideoko kideen eta akusatuen arteko altuera eta fisionomia ezberdintasunak” agerikoak direla nabarmendu du epaiak.
Hortaz gain, Aitor ezkertiarra zela aitortzen du sententziak, pintadak eskumako eskuarekin marraztuak zeuden bitartean. Horregatik absolbitu dituzte bi gazte laudioarrak, “pintadak eurek egin zituztela adierazteko frogarik ez dagoelako".