Goiatz Dutto laudioarraren taldeak bigarren diskoa plazaratu du: "Porca Miseria". Eskuratzeko bihar Hell Dorado aretora jo daiteke, bertan aurkeztuko baitute Indianako The Reverend Peyton´s Big Damn Bandekin batera. Sarrerak 18 euro balioko du bertan edo 15 aurretik hartuta.
Bestela, Internet bidez ere eros daiteke diskoa. Horretarako @MoonshineWagon profilarekin harremanetan jarri beharko dira interesdunak.

Laster bira berriro
Moonshine Wagon talde ibiltaria da. Otsailean Brasilen egin zuten bira eta laster errepidera aterako dira Europa zeharkatzeko eta gero hegazkina hartu beharko dute Amerikan gauza bera egiteko. Urrian bukatutzat emango dute ibilbidea.