Laudioko alkateak azaldu du gaur Cristina Gonzalez Diputatuak eman dizkiola dagoeneko Lamuza Parkeko Musika Etxeko giltzak.
Hala ere, lanak beharrezkoak izango dira erabilgarri egon baino lehen. Hasteko, obra nahiko dago gauzatzeko: teilatuan, leihoetan, fatxadan eta berogailuetan.
Akordioa
Bestetik, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak adostu beharko dute lagapen hitzarmena. Izan ere, ez dute nahi aurreko 40 urteetan gertatutakoa errepikatzea. Horretarako, ondo zehaztu behar dituzte nondik norakoak, besteak beste, mantenua nori dagokion jasotzeko.
Momentuz, hasi dira akordioa lantzen.
Erabilerak
Horrez gain, erabaki behar da espazioak jasoko duen erabilera eta, zentzu horretan, alkateak agindu die udal teknikariei horretan lan egin dezaten.
