EH Bilduren eta EAJren iazko aurrekontuen akordioaren barruan dago egitasmoa. Hasieran 50.000 euro baliatu behar zituzten, baina dagoen lana ikusita, 92.000 euro inbertituko dituzte 1. fasean, kreditu aldaketa gauzatu ostean.
Izan ere, Laudioko Udalak aurreikusi du urtebeterako edo bi urterako lana egon daitekeela ibaiaren eta erreken garbiketan.
Udalak prest du esleipena egiteko dokumentazioa eta Tokiko Gobernu Batzarrak onartu bezain laster abiatuko du enpresaren kontratazio deialdia.
5 langile 6 hilabetez
Gainerako enplegu planen bezala, 6 hilabetez 5 behargin kontratatuko ditu erakundeak enpresa baten bitartez, eta laster jakinaraziko dituzte zein izango diren baldintzak lan deialdian parte hartzeko. Aurrekoetan lehentasuna izan da iraupen luzeko langabeak hartzea.
Udalak ez du baztertu berriro bilera irekia antolatzea baldintzak azaltzeko.