Gaur ireki dute “Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketan parte hartzeko epea. Ekainaren 17ra arte egongo da zabalik. Laudio, Amurrio, Artziniega, Okondo, Orozko eta Urduñako 14 urtetik gorako herritar orok hartu ahal izango du parte ekimenean.
Aurreko edizioetako helburu bera izango du aurtengoak: islatzea heterosexuala izatearen inguruan herritarrek duten ikuspuntua, sexu aniztasunaren gaineko eztabaida piztuaz. Lanak idatzizkoak izan beharko dira eta 150 hitzeko luzera izan beharko dute gehien jota. Euskara eta gaztelerazko testuak onartuko dira.
Ondorengo modu hauetakoren baten bidez bidali beharko dira testuak: whatsapp bidez (655731002 telefonora), Facebook bidez eta Twitter bidez (#zzheterosexuala traola erabilita). Tetsuekin batera ondorengo datuak bidlai beharko dituzte parte hartzaileek: izen-abizenak, adina eta herria.
Jaostzen diren testu guztiak laudio.eus web-gunean argitaratuko dira. Ekainaren 28an izango da sari banaketa, 12:00etan udaletxean. Hiru sari banatuko dira guztira.
Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak.