“Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute, ekainaren 17ra arte

Erredakzioa 2017ko mai. 19a, 07:00

2014ko edizioko irabazleak./ Aiaraldea.eus

Laudio, Amurrio, Artziniega, Okondo, Orozko eta Urduñako 14 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Gaur ireki dute “Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketan parte hartzeko epea. Ekainaren 17ra arte egongo da zabalik. Laudio, Amurrio, Artziniega, Okondo, Orozko eta Urduñako 14 urtetik gorako herritar orok hartu ahal izango du parte ekimenean.

Aurreko edizioetako helburu bera izango du aurtengoak: islatzea heterosexuala izatearen inguruan herritarrek duten ikuspuntua, sexu aniztasunaren gaineko eztabaida piztuaz. Lanak idatzizkoak izan beharko dira eta 150 hitzeko luzera izan beharko dute gehien jota. Euskara eta gaztelerazko testuak onartuko dira.

Ondorengo modu hauetakoren baten bidez bidali beharko dira testuak: whatsapp bidez (655731002 telefonora), Facebook bidez eta Twitter bidez (#zzheterosexuala traola erabilita). Tetsuekin batera ondorengo datuak bidlai beharko dituzte parte hartzaileek: izen-abizenak, adina eta herria.

Jaostzen diren testu guztiak laudio.eus web-gunean argitaratuko dira. Ekainaren 28an izango da sari banaketa, 12:00etan udaletxean. Hiru sari banatuko dira guztira.

Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide