Iker Yustek Bizkaiko Pilota Txapelketa irabazi du kadete kategorian

Erredakzioa 2017ko mai. 18a, 09:22
Iker Yuste, txapela irabazi berria buruan duela. / Herriaren Elkartea

Herriaren elkarteko pilotariak txapelketa ugari lortu du aurten eta laster erronka berriari aurre egin beharko dio Lizarran.

Iker Yuste pilotari laudioarra denboraldi ikaragarria betetzen ari da. Hala adierazi du Herriaren elkarteko kidea Txutxi Larrazabalek.

Izan ere, asteburuan Bizkaiko Pilota Txapelketa eskuratu zuen 4 1/2an. Horretarako Orozkon federatu zen gaztea eta horrek ahalbidetu du Bizkaian aritzea.

Horrez gain, Herriaren taldeko kidea denez, Arabako Txapelketan egongo da. Hori bai, kadete kategorian lehiatu ordez, gazteekin egingo du. Zentzu horretan, Txutxi Larrazabalek azaldu du neurtu nahi dutela bere maila aurkari nagusiagoekin.

Hori gutxi balitz, Lizarrako Txapelketan bikotea osatuko du Urangarekin, Yustek irabazi baitzion Euskal Ligako finalean aurten. Guztira, Lizarrako banakako txapela 4 1/2an, Najerakoa eta Cafe Baquekoa eraman ditu etxera dagoeneko.

Iker Yustek 6 urte zituenetik jokatzen du Herriaren elkartean eta bakarka ez ezik, bikote diziplinan zenbait txapelketa irabazi du Gontzal Muguruzarekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide