Iker Yuste pilotari laudioarra denboraldi ikaragarria betetzen ari da. Hala adierazi du Herriaren elkarteko kidea Txutxi Larrazabalek.
Izan ere, asteburuan Bizkaiko Pilota Txapelketa eskuratu zuen 4 1/2an. Horretarako Orozkon federatu zen gaztea eta horrek ahalbidetu du Bizkaian aritzea.
Horrez gain, Herriaren taldeko kidea denez, Arabako Txapelketan egongo da. Hori bai, kadete kategorian lehiatu ordez, gazteekin egingo du. Zentzu horretan, Txutxi Larrazabalek azaldu du neurtu nahi dutela bere maila aurkari nagusiagoekin.
Hori gutxi balitz, Lizarrako Txapelketan bikotea osatuko du Urangarekin, Yustek irabazi baitzion Euskal Ligako finalean aurten. Guztira, Lizarrako banakako txapela 4 1/2an, Najerakoa eta Cafe Baquekoa eraman ditu etxera dagoeneko.
Iker Yustek 6 urte zituenetik jokatzen du Herriaren elkartean eta bakarka ez ezik, bikote diziplinan zenbait txapelketa irabazi du Gontzal Muguruzarekin.
