Julen Olabarriak bigarren aldiz parte hartuko du Euskadiko selekzioarekin Espainiako Kick Boxing Txapelketan

Erredakzioa 2017ko mai. 19a, 13:04
Julen Olabarria./ Kuraia Bizkaia

Benidormen jokatuko da Espainiako Kick Boxing Txapelketa eta bertan egongo da Julen Olabarria laudioarra.

Bere entrenatzailea Aratz Garmendiak jakinarazi du borrokalariaren helburua dela domina lortzea. Bihar lehiatuko dira finalaurrekoak eta igandean finalen txanda helduko da.

Duela bi urte hasi zen gaztea borroka kirolak egiten Kuraia Gimnasioan eta aurten bigarren aldiz egongo da Espainiako Txapelketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide