Larunbatean egin zuten Laudioko Tenis eguna. Klubak antolatuta, egun osoko egitaraua prestatu zuten. Hala, tenis jolasak egin zituzten goizean, 11:30etik 14:30era, hain zuzen. Kirola sustatzeko haurrentzako “mini-tenis” ikastaroa ere eskaini zuten.
Lehiaketak ere izan zuen tartea, teniseko sakerik azkarrena saritu baitzuten. Horrez gain, entrenamendu publikoak egin zituzten. Herri bazkariaren ondotik, dj-ren erritmora dantzatuz bukatu zuten topaketa.