Hiru taldeek elkarren aurka jokatu beharko dituzte 45 minutuko partidak, triangelu eredua jarraituko baitu kanporaketak.
Horrela, Ezkurdi eta Anaitasunak 18:15ean jokatuko dute. Galtzailea Altzarrateren aurka lehiatuko da 19:15ean, eta norgehiagoka horren ostean, irabazlearen kontra neurtuko da Altzarrate 20:15ean.
Egun luzea izango da Altzarrate Klubarentzat, izan ere, emakumezkoen ikusgarritasuna kirolean sustatzeko jardunaldia egingo dute goizean Laudion.