Aceros lantegiaren itxieraren 25. urteurrena dela eta "herritar talde anitz bat" bildu da, "itxiera horren aurrean sortu zen langile elkartasun eta borroka omentzeko" eta "gaur egungo garaira" ekartzeko. Planteatu duten dinamikaren aurkezpena egingo dute ostiral honetan, maiatzak 26, 19:00etan Laudioko Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan.