2017/06/09 18:00

Tailerra

Konpostatzeko tailerra

Konpostatzeko tailerra
Laudioko Kultura Etxea, Aiaraldea

Aiarako Kuadrillak antolatu du Laudion etxeko konposta egiteko doako tailerra ekainaren 9an eta bi orduko iraupena izango du, 18:00etatik 20:00ak arte, Lamuzako Kultura Etxean.

Parte-hartzaile bakoitzak jasoko du konpostatzailea, airestagailua, eta eskuliburua. Gainera, laguntza zerbitzua izango dute hurrengo hilabeteetan argitzeko zalantzak eta konpontzeko gertakariak.

Interesdunek izena eman dezakete ekainaren 6a baino lehen udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailean edo 944 03 48 70 telefonoan. Lekuak mugatuak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide