Aiaraldeko taldeko zazpi gaztek jokatuko dute Nafarroako Itzulia: Ivan Alonsok, Angel Coterillok, Mikel Elguezabalek, Oihan Larreinak, Julen Latorrek, Aingeru Mtz. De Albenizek, Xabier Ortuzarrek.
Lizarten abiatuko da lasterketaren 56. edizioa. 20 talde lehiatuko dira, guztira 160 txirrindulari egongo dira eta 443 kilometroko ibilbidea bete beharko dute.