Maiatzaren 26tik (ostirala) 29ra (astelehena) luzatuko dira Laudioko Santa Luziako Jaiak. Aldai Plazan egingo dira ostiraleko ekintzak: kalejira, diskodantza eta dantza plaza. Igandeko eta asteleheneko festaz gozatzeko, aldiz, Ermura igo beharko dira herritarrak.
Mendi ibilaldia egingo du Matxinkortak igandean
Laudioko Santa Luziako jaiak direla-eta, Arrankudiagatik Laudiorako txangoa antolatu du Matxinkorta Mendi Taldeak. Ibilaldi luzea eta laburra prestatu dute. Aurrenekoak 20,5 kilometro izango ditu, eta bigarrenak -laburrak- 14 kilometro. Irteera 8:30ean izango da Arrankudiagako plazatik. Aurreratu dutenez, Biderdin egingo dute txitxiburduntxia.
EGITARAU OSOA
Maiatzak 26, ostirala
18:00 // KALEJIRA Euskal Mitologia Buruhandiekin Herriko plazatik hasita.
19:00 // DISKODANTZA eta txokolate jana umeentzat.
20:00 // DANTZA PLAZA eta parrillada herrikoia.
Maiatzak 27, larunbata
10:00 // Kilometro bertikala LASTERKETA, Ugarteko plazatik irteera-Ermuko larrinean amaiera.
10:30 eta 12:00 // Ermuko larrinean bisita gidatuak.
Maiatzak 28, igandea
11:00 // Goizean ERROMERIA Ermuko plazan.