Laudio eskubaloi taldeko beteranoak eta umeak Bizkaiko Kopako finaletan egongo dira igandean. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izango da hitzordua eta Leioa bien arerioa izango da.
Beteranoek txapelari eutsi nahi diote, izan ere, iaz Urduliz garaitu ostean eskuratu zuten. 16:30ean izango da norgehiagoka.
