Hainbat mozio eztabaidatuko dute gaurko udal osoko bilkuran, jarraitu zuzenean hemen

Erredakzioa 2017ko mai. 29a, 16:20

Udal Osoko Bilkura baten irudia. / aiaraldea.eus

OMNIA eta PSE-EEk aurkeztu dituzte mozioak. Talde guztien artean adostutako puntu bi ere daude gai ordenan. 

Ikusi udalbatza zuzenean 18:00etatik aurrera hemen.

Gaur egingo da Laudioko maiatzeko Udal Osoko Bilkura, 18:00etan. 13 puntu bozkatuko dituzte guztira. Tartean egongo dira udal talde politikoek aurkeztutako hainbat mozio.

EAJk mozio bat aurkeztu du, “Laudio udalerria landa-garapenerako Zabaia elkartean sartzea” eskatzeko.

OMNIAk bi aurkeztu ditu. Lehen mozioan Lamuza Parkean “Laudioko kultura-asteburua” egitea eskatzen dio udalari. Bigarrenean, aldiz, Kirol Topaketa batzuk antolatzea eskatzen du.

PSE-EEk, bere aldetik, hiru mozio aurkeztu ditu. Batean “Alokabide S.A. enpresarekin hitzarmena sinatzea” eskatzen du, “hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko”. Kalisteniako parke publikoaren ingurukoa da bigarren mozioa, eta Ellakuri eta San Martineko futbol zelaiei buruzkoa hirugarrena.

Puntu komunak
Egongo dira baita talde politiko guztien arteko adostasunarekin aurkeztuko diren bi puntu. Adierazpen instituzionala izango da horietako bat, “Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna” dela eta plazaratuko dena. Bigarrena mozio bat izango da, talde guztiek batera aurkeztutakoa, “Europako Justizia Auzitegiak Mendebaldeko Saharari buruz emandako epaia betetzearen gainekoa”.

Aztergaien zerrenda


1. Aditzera ematea 2017ko udal aurrekontuko kredituen aldaketa-espedienteak onesteko 14/17 eta 15/17 Dekretuak. Alkate-udalburuaren ebazpen-proposamena, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotzi ordezkari laguntzailearen bitartez, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

2. 2017ko lehen hiruhilekoari buruzko finantzen eta aurrekontuen informazioa. Alkate‑udalburuaren eta teknikariaren ebazpen-proposamen administratiboa, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

3. 2017 ekitaldiko aurrekontu orokorra eta langileria-plazen plantillak. Behin-betiko onespena. Alkate-udalburuaren eta teknikariaren ebazpen-proposamen administratiboa, Ogasun eta Ondare Arloko zinegotzi ordezkari laguntzailearen bitartez, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

4. 2014-2018 urteetarako Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren I eranskinaren aldaketak. Alkate-udalburuaren proposamena, aurretik Kultura, Kirolak eta Jaiak arloetako Osoko Bilkurako Batzorde Informatiboaren irizpenaz.

5. Laudio Udalaren atxikimendu-adierazpena, Familien Nazioarteko Eguna dela-eta familia aiaraldearrek oharpenen dekalogo bat onesteko hartu duten erabakiaz. Gizarte ongizate, Osasun eta Lankidetzaren proposamena, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

6. Elkarte batzuk aurkeztutako eta EH Bildu, EAJ-PNV, OMNIA, PSE-EE eta PP udal talde politikoek beren egindako mozioa: “Europako Justizia Auzitegiak Mendebaldeko Saharari buruz emandako epaia betetzearen gainekoa”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

7. Adierazpen instituzionala: “Maiatzaren 17a, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

8. Maider Basterra Ibarretxek EAJ-PNV udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa: “Laudio udalerria landa-garapenerako Zabaia elkartean sar dadin”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

9. Alvaro Barrios Medinak OMNIA udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa: “Laudioko kultura-asteburua Lamuza parkean”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

10. Alvaro Barrios Medinak OMNIA udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa: “Kirol topaketak Laudion”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

11. Txaro Sarasua Díaz-ek PSE-EE udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa: “Alokabide S.A. enpresarekin hitzarmena sinatzea hutsik dauden etxebizitzak alokagai jartzeko.”

12. Txaro Sarasua Díaz-ek PSE-EE udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa: “Kalisteniako parke publikoa”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

13. Txaro Sarasua Díazek PSE-EE udal talde politikoaren izenean aurkeztu duen mozioa: “ELLAKURI eta SAN MARTIN futbol zelaiak”, aurretik Osoko Bilkurako Gaien Informazio Batzordearen irizpena izanda.

Gobernu-organoen kontrola / Galde-eskeak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide