Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdirako hautatu dute Laudioko Piszifaktoria antzerki-taldearen estreinako lana: “Takoidun zapata gorria”.
Jaialdiaren baitako Off Lokal programarako hautatu dute antzezlan laudioarra, beste bi obrekin batera. Mikel Ayllon idazleak, Pablo Ibarluzea aktoreak eta Igor Arzuaga musikariak osatzen dute Piszifaktoria taldea, besteak beste. Obraren sorkuntza prozesuan murgilduta daude une honetan. 20 minutuko iraupena izango du lanak eta urrian estreinatuko dute, jaialdian.