Txani Rodriguez idazlea izango da aurtengo Herrien Jaialdiaren pregoilaria. Larunbatean irakurriko du pregoia, 13:30etan, baina egitaraua ostiralean hasiko da txosnen irekierarekin eta Celemin runba taldearen emanaldiarekin. Herriko Plazan egingo dira programatutako ekintza guztiak, Laudioko etxe erregionalen eskutik. Larunbatean, Rodriguezen pregoiaz gain, Itxarkundia eta Laudio Wellness dantza taldeen emanaldiak eta Amigos de swingen kontzertua egongo dira. Igande eguerdian, berriz, folklore jaialdia egongo da.
EGITARAU OSOA
Ekainak 9, ostirala
19:00 // Txosnen irekiera
20:30 // Celemin runba taldearen emanaldia
Ekainak 10, larunbata
11:00 // Txosnen irekiera
13:00 // Euskal dantzak Itxarkudia taldearekin
13:30 // Txani Rodriguez idazlearen pregoia
18:30 // Laudio Wellness Crew eta Laudio Wellness Kids taldeen dantza emanaldia.
21:00 // Amigos del Swing
Ekainak 11, igandea
11:00 // Txosnen irekiera
12:00 // Folklore jaialdia Herriko Etxeen taldeekin