Udal Gobernu Batzordeak onartu zuen ostiralean eskubaloi eta hockey kantxaren zorua aldatzea. Izan ere, 30 urte inguru ditu, jatorrizko zorua baita eta saskibaloikoa ordezkatu dute dagoeneko.
15 egun izango dituzte enpresek eskaintzak egiteko. Lanak gauzatzeko 3 aste baliatu beharko dira uztailaren 25etik irailaren 1era bitartean, egun horietan egongo baita itxita kirol azpiegitura.
Hobekuntza hori ez ezik, gimnasioa lekuz mugituko dute -kafetegi ohira- eta kanpoko arotzeria ere konponduko dute.