URA Agentziarako spota grabatu dute gaur Nerbioi ibaian, "URA gu gara" kanpainaren barruan. EITBko eguraldiko saioetan jarraipena emango diote ekimenari eta gaur jasotakoa erabiliko dute 2018an eta 2019an.
Asmoa da uraren hainbat gai lantzea, eta Laudion, esaterako, ibai ertzeen artifizializazioa jorratu dute. Jende ugari elkartu da geltokitik hurbil dagoen zubian grabaketa ikusteko.
Aitziber Garmendiak ez ezik, Urko Aristik ere egingo ditu aurkezle lanak. Izan ere, 26 atal ekoiztuko dituzte guztira, 13 komunikatzaile bakoitzarekin.
