Astebete baino gehiago luzatuko da Orbeko Etxearen 16. urteurrena

Erredakzioa 2017ko eka. 13a, 07:00
Laudioko Gardea auzoan dago Orbeko Etxea.

“Helmuga euskarri, ibilbidea helburu” lemapean aurkeztu dute egitaraua. 

Zortzi eguneko egitarau oparoa aurkeztu dute Orbeko Etxeko kideek. Ekainaren 16tik 24ra makina bat ekintza egingo dira Laudioko Gardea auzoko gune okupatu eta autogestionatuan.

EGITARAU OSOA

Ekainak 16, ostirala
21:00 // DIY Filma labur emanaldia
“Distri” azoka eta pizzak

Ekainak 17, larunbata: Zuk zeuk egizu jardunaldiak
9:00 // Mendi martxa, Herriko Plazatik
11:30 // Clown tailerra
15:00 // Jantoki beganoa (3 euro)
17:00 // Tailerra: Basalandereen erabilera osasunaren autogestioan
17:00 // Keramika tailerra
20:30 // Kontzertuak (3 euro)
Igor Arzuaga
Ffist
Fiambre
Hanged

Ekainak 19, astelehena
19:00 // “Valley uprising” dokumentalaren emanaldia

Ekainak 20, asteartea
19:30 // Animaziozko filma laburren emanaldia

Ekainak 21, asteazkena
19:00 // Espeleologia proiekzioa
20: 30 // Dokumentalen proiekzioak:
“Bizi”
“Go to the parad-ice”
“Catherine Destivelle”

Ekainak 22, osteguna
19:00 // “Kampsa: 20 años de sueños y escombro” dokumentalaren emanaldia

20:30 // Pintxo-pote galaktikoa
22:00 // Jedi Galaktikoaren emanaldia

Ekainak 23, ostirala
19: 00 // Jedi Galaktikoa (Laudioalde Ikastetxean)
21: 00 // Ian Masonen kontzertua
22:00 // Keimada
24:00 // Karaokea

Ekainak 24, larunbata
12:00 // Bizi-kalejira musikatua
14:30 // Bazkaria
16:00 // Hiruko Txapelketa
17:30 // Goitiberak
18:30 // Boulder Txapelketa
21:00 // Kontzertuak:
Total Arse
Cruz
Eh Txo
Ezberdinjacks
DJ Pegasüs

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide