“Udako kurtso intentsiboa” eskainiko du Laudio Tenis Taldeak ekainean eta uztailean. Bi saio egingo dituzte. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra izango da lehena, eta uztailaren 10etik 21era bigarrena. Goizean izango dira klaseak, 9:30etik 14:00etara. Bi gune baliatuko dituzte kirola praktikatzeko: Laudio Institutuko kirol gune estalia eta Gardeako tenis zelaia.
Perfil eta adin askotara egokitua
Antolatzaileek adierazi dute “adin eta maila guztietara” zabaldutako ikastaroa izango dela. Ondorengo gauza hauek landuko dituzte: tenisera aplikatutako psikomotrizitatea, hastapenak, maila aurreratua eta txapelketa-aurrekoa.
Toki kopuru mugatua dago. Izena emateko info@laudiotenis.com helbidera edo 695776630 whatsapp zenbakira bidali behar da mezua.