Aimar Amondo eta Iker Yuste jokalariek osatutako bikoteak irabazi zuen taldekako lehia, Gazteleku taldea 40-32 garaituta. Hala, Kluben Euskal Ligako txapeldun titulua ekarri dute Aretara laudioarrek, nahiz eta Txapelketako Batzordeak ofizial egiteko zain egon.
Amondok eta Yustek Andoaingo Gazteleku taldea izan zuten aurkari, hots, Huizi-Etxebarria pilotariak. 12-2 galtzen hasi ziren laudioarrak, baina 21-9 irauli zuten markagailua, 25-22 aurretik jarri ziren eta 31 tantora berdintzea lortu zuten. Hortaz, bizia izan zen lehia, eta azkenean 40-32 irabazi zuten aiaraldearrek. Asier Fernandez de Zuazok ez zuen zortea alde izan, eta galdu egin zuen Endika Arizmendi hernaniarraren aurkako partida.
