Arloteak izango dira La Ventana de Laudioren III. Topaketako pregoilariak

Erredakzioa 2017ko eka. 13a, 08:45

Arloteak kalejiran, artxibo irudi batean. / aiaraldea.eus

Larunbatean izango da topaketa institutuko frontoian. Egun osoko egitaraua prestatu dute facebook taldeko kideek.

Larunbat honetan (ekainak 17) ospatuko da “La Ventana de Laudio” facebook taldearen III. topaketa. Egun osoko egitaraua prestatu dute, herriko hainbat nornabanko eta elkarteren laguntzarekin. Institutuko frontoian egingo dituzte ekintza guztiak eta Arloteak arduratuko dira pregoia irakurtzeaz. 

11:30 // Azokaren irekiera: Javi Regueraren prentsa orriak, Jose Arrueri buruzko postu berezia, “La Ventana de Laudio”ko museoa eta liburuak, “Nire argazkirik onena” kanpainako hamar irudi irabazleak...

11:30 // Barra irekiera.

12:00 // Pregoiaren irakurketa, Arloteen eskutik.

12:30 // Umeentzako jolasak.

13:00 // Buruhandiak.

13:30 // “Zure aurpegi margotua”, Patricia liburuzainaren eskutik.

12:30-14:00 // Arloteek girotutako poteoa. Tortila pintxoak, azeitunak eta beste hainbat gauza banatuko dira bertaratzen direnen artean. 

14:00 // Alboka kontzertua, Gaizkaren eskutik.

15:00 // Herri bazkaria. Prezioa 24 eurokoa izango da helduentzat eta 12 eurokoa umeentzat. Ekainaren 14a izango da izena emateko azken eguna. Laboral Kutxako ondorengo kontu korrontean sartu behar da dirua, izen-abizenak aipatuaz: ES40-3035-0045-2404-5117-4895. 

17:00 // Erromeria Intxarkundia taldearen eskutik.

18.30 // Helduentzako jolasak.

19:00 // Laudio Triviala, Maite Egiaren eskutik.

20:00 // Txokolatada herrikoia.

20:30 // Karaokea eta dantzak.

21:30 // Bideo proiekzioa.

22:30 // Jaiaren amaiera.

DJ Iker arduratuko da musika jartzeaz egun osoan zehar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide