Berta Bittersweet, Disaster Now, Akerbeltz eta Oihan Vega igoko dira Ugarteko Jaietako oholtzara

Erredakzioa 2017ko eka. 15a, 07:30

Aurten kontzertua errepikatuko du Berta Bittersweet abeslariak, iaz bertan behera utzi behar izan zuelako euriagatik. / Dena Flows

Uztailaren 28tik 31ra ospatuko dira Laudioko auzo horretako jaiak.

Aurkeztu berri dute Laudioko Ugarte auzoko jaien egitaraua, uztailaren 28tik 31era luzatuko dena. Jai Batzorde gaztea da Ugartekoa. Iaz jaio zen, ordura arte festak antolatzen zituzten pertsonen lekukoa hartzeko. Hainbat aldaketa eta berrikuntza sartu zituzten egitarauan. Aurten, berriz, programa egonkortu eta hobetzea izango dute helburu. “Ekintzaz ekintza aztertu dugu egitaraua, zein akats egin genituen aztertu eta nola hobetu ahalko genukeen jakiteko”, adierazi du Andoni Unzaga Añibarrok. Umeen Eguna nabarmendu dute Jai Batzordeko kideek. “Iaz gaizki ulertu bat egon zen eta ez zen puzgarririk ekarri, iragarrita zeuden arren”, aitortu du Aitor Otaola Soriak, eta iragarri du akats hori konpentsatzeko asmoa dutela aurten: “sekulako puzgarri zirkuitua eskainiko dugu”.

Prezioetan hobekuntzak
Ahalegina egin dute baita zenbait ekitaldiren prezioak jaisteko. Herri bazkariak 10 euro balioko ditu aurten, Jai Batzordeak bere gain hartuko dituelako beste zortzi euroak. Barraken jabeekin ere negoziatu dute antolatzaileek, tiketen prezioa 2 eurotan mantentzeko.

Musika eskaintza, iazko ildo beretik
Musika eskaintzaren aldetik, iaz jorratutako ildoari eutsiko diote.  “Lehen jende gehiena goizeko ordu batetan igotzen zen auzora”, azaldu du Otaolak, “kontzertuak goiz jarrita jendea lehenago bertaratzea lortu dugu”. Aurten berriz igoko da oholtzara Bertan Bittersweet abeslari bilbotarra. “Iaz bertan behera utzi behar izan zuen kontzertua, eguraldiagatik”.

 

EGITARAU OSOA

Uztailak 28, ostirala

18:30 // Pregoiaren irakurketa eta txupinazoa, Ugarteko plazan

19:00 // Kalejira Kun kun batukadarekin

19:30 // Argazki Lehiaketaren hasiera, Dorrea Jatetxearen eskutik

20:00 // Arloteen kalejira

22:00 // Ostabe taldearen kontzertua

00:00-4:00 // Erromeria Akerbeltz taldearekin

Uztailak 29, larunbata

10:00 // Pilota partiduak Herriaren elkartearen eskutik, Lamuza Plazan

12:00 // Beteranoen partidua, futbito zelaian

13:30 // Poteoa Azeripoto trikitixa taldearen eskutik

15:00 // Herri bazkaria, San Inazio peñak antolatuta eta Ugarteko Gazteak elkarteak babestuta

17:30 // Bola-joko Arabarraren San Inazio Txapelketa, Lamuza Parkean

18:00 // Kickboxing eta zumba erakustaldia, karpan, Hajime Kirol Klubaren eskutik

19:30 // Zaldi probak, Lauzaldi elkarteak antolatuta eta Ugarteko Gazteak babestuta

22:30 // Disaster Now taldearen kontzertua

00:00 // Berta Bittersweet abeslariaren kontzertua

2:00 // Disko festa Oihan Vegarekin

Uztailak 30, igandea: Umeen Eguna

10:30 // Umeentzako krosa eta, jarraian, helduentzakoa

11:00 // Tokiko produktuen azoka

11:30 // Umeentzako puzgarri parkea

12:00 // Txori abeslarien lehiaketa

12:00 // Paella eta tortilla lehiaketa (txosnetan bazkaltzeko aukera egongo da gero)

13:30 // Poteoa Azeripotorekin

13:30 // Olagarro dastatzea El Pozo tabernan, Gregori bakarlari mexikarrak girotuta

14:00 // Paella eta tortillen entrega eta sari banaketa

16:15 // Mus txapelketa, txosnagunean. (Irabazlea Espainiako Masterrera joan ahal izango da)

17:30 // Umeentzako parkea puzgarriekin

19:00 //Herri kirol erakustaldia, Ugarteko Auzolan Elkartearen eskutik

20:00 // Odoloste jana herrikoia auzoko tabernetan eta txosnagunean

21:00 // Umeentzako Dja, Nueva Presionen eskutik

 

Uztailak 31, astelehena: Atzoko Gaztearen Eguna

12:00 // Igel-toka Txapelketa

Txapela jaurtiketa Txapelketa

13:00 // Meza San Inazio patroiaren omenez

14:30 // Atzoko gaztearen bazkaria

17:30 // Taylor magoaren ikuskizuna

18:30 // Bingoa

21:00 // Berbena eta karaokea Diskoplayren eskutik

0:00 // Jaien amaierako traka

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide