Elkartasun Eguna egingo dute larunbatean Laudion, Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazteek Entzutegi Nazionalean izandako epaiketaren gastuei aurre egiteko. Absolbitu egin zituzten bi gazteak, baina hainbat gastu euren gain hartu behar izan dituzte: prokuradoreak, Madrilera bidaia...
Hori dela eta antolatu dute eguna. 15:00etan herri bazkaria egongo da Basalarrina Euskal Topagunean (Keska, Bazter eta Ilargi tabernetan lortu daitezke tiketak). Igor Arzuaga musikariaren emanaldia egongo da gero. Gauean, aldiz, Astarte, Donadies, Ezberdin Jacks eta Aiaraldeko Soinu Sistema taldeek joko dute Gaztetxean.