Bi aldiz bisitatzen dute Aiaraldea urtero Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Neguan etortzen dira Amurrioko Bañueta kiroldegira; eta udan, aldiz, Laudioko plazara. Ez da hori, ordea, eskualdearekin duten harreman bakarra. Duela gutxi Urduñako jantoki ekologikoaren aldeko mezua zabaldu zuten, eta Aitor Aspuru trikitilariarekin ere aritu dira elkarlanean.