Laudio Taekwondo Klubak agur esan dio aurtengo denboraldiari. Ez edonola, ordea. Izan ere, larunbatean -ekainak 17- izan zen Cantalejoko Open Nazionala, eta bertan lehiatu ziren borrokalariak. Olga Sanchezek azaldu duenez, disfrutatzeko aukera eskaini zuten kirolariek zein coachek.
3 urrezko domina
Hiru urrezko domina, bi zilarrezko eta brontzezko bat ekarri zituzten etxera laudioarrek. Oier Perezek, Gentza Astobizak, Juanjo Okeranzak eta Erlantz Aldayk irabazi zituzten urrezkoak; Aimar eta Julene Garciak zilarrezkoak eta Maider Astobizak brontzezkoa.