Santos Barosa Vidros enpresa portugaldarra erosteko asmo-akordio bat sinatu du Vidralak, 250 milioi euroren truke. Vidralako zuzendaritzatik adierazi dute akordioa ikuspegi legal eta finantzariotik berrikustea eta sinatzea dela egiteko falta dena, eta nabarmendu dute erosketak onurak ekarriko dituela bezeroentzako, langileentzako eta akziodunentzako. Akordioa udan ixtea aurreikusi dute.
Beirazko edukiontziak fabrikatzen ditu Santos Barosak. 400.000 tona beira ekoizten ditu urteko eta aurten 130-135 milioi eurotan baloratutako salmentak egitea aurreikusi ditu.