Carlos Urquijo da "Fundación para el Conocimiento Madri+d"-ren gerente berria

Erredakzioa 2017ko eka. 22a, 07:57

Carlos Urquijo, artxibo irudi batean.

Hedabideek jakinarazi dute erakundearen gerente berria dela politikari laudioarra. Cristina Cifuentes popularrak gobernatzen duen Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailari lotuta dago fundazioa.

Erakundearen helburua da hezkuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzea. Irakasle-ikasketak egin zituen Carlos Urquijok, azken urteetan (2012tik, alegia) Espainiako Gobernu Ordezkari lanetan ibili bada ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide