Gazte Udalekuak antolatu ditu Laudioko Gaztelekuak udarako. Bi txanda egongo dira. Uztailaren 3tik 14ra izango da lehena eta utzailaren 17tik 28ra bigarrena. Goizez izango dira udalekuak 10:00etatik 13:00etara, eta makina bat ekintza barnebilduko dituzte: musika, igerilekuak, mendi irteerak, gazte-olinpiadak, eskulanak, munduko dantza... prezioa 5 eurokoa izango da txanda bakoitzeko.
Gaur (ekainak 23) da izena emateko azken eguna. Udaleko gazteria arloan eman daiteke goizez (944034850), eta Gaztelekuan arratsaldez (944038583).