Udal Gobernu Taldeak prentsaurrekoan jakinarazi du lanean daudela esleitzeko elektrizitate horniketa kontratu berria. Erakundearen asmoa da hornitzea bere eraikinak iturri berriztagarriekin.
Horrez gain, kooperatibak edo dirua irabazteko asmorik gabeko enpresak lehenetsi nahi dituzte deialdian. Hala ere, Jon Ander Altubek nabarmendu du zaila dela legalki jasotzea.
Udal Energia Plana
Bestalde, 2016ko urriaren 27an Euskal Energia Erakundearekin sinatutako akordioa jarraiki, Udal Energia Plana egiteari ekin diote Laudion.
Hasteko, ikuskatuko dituzte energia gehien kontsumitzen duten 13 udal eraikinak. Jarraian, ekintza plana garatuko dute 2018-2022 urteetan gauzatzeko.