17 eta 25 urte bitarteko gazteentzako abesbatza eratu dute Laudion. “Singaiara Gazte Abesbatza” deitu diote, eta irailetik aurrera ekingo diete entseguei. Azaldu dutenez, kantatzea, ikastea, bidaiatzea eta toki berriak ezagutzea dute xede. Talde mistoa izango da. Ekimenera batu nahi duenak info.singaiara@gmail.com helbidera bidali behar du mezua, edo 689885073 telefonora deitu. Aurreratu dutenez, Bea Zurimendi arituko da zuzendari lanetan, Zornotza eta Igorreko haur zein gazteen abesbatzetako gidaria.
ArteOn Eskolania
Bestalde, ikasturte “berezia” amaitu duela adierazi du ArteOn Eskolania fundazioak. Uda ostean helduko diote haurrak koraletara gerturatzeko ekimenari. Dena den, izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, fundacionarteon@gmail.com helbidera mezua bidalita edota 689885073 zenbakira deituta. Informazio gehiagorako Facebook orria kontsulta liteke.