4.000 parte-hartzaileren artean nabarmentzea lortu zuten Laudio Wellnes taldeko Miguel de Dios eta Josu Bergara "Matula" lasterkariek Spartan Race proban. Ospe handiko oztopoen lasterketa da asteburuan egindakoa.
Miguel de Dios Sprint 5 km kategorian lehiatu zen eta 16. sartu zen helmugan. Josu Bergarak Elite kategoria hautatu zuen. Hasieran oso ondo ibili zen eta lehenengo 10 sailkatuen arten egon zen ia lasterketa osoa.
Hala ere, heltzeko 4 kilometro falta zirelarik lesioa izan zuen eskuineko hankan eta zerbitzu medikuek artatu ostean, 31. postua erdietsi zuen.
