Oposizioko kideak liberatzea eskatu du OMNIAk, euren jarduna duintzeko

Erredakzioa 2017ko eka. 26a, 17:18

Prentsaurrekoa egin zuten OMNIAko kideek mozioa aurkezteko. / OMNIA

Talde politikoak azaldu du 17 zinegotzitik 5 baino ez direla EH Bildurenak, eta nabarmendu dute  oposizioko kide bat bera ere ez dagoela liberatua.

Mozio bat aurkeztuko du OMNIAren udal talde politikoak gaur arratsaldeko udal osoko bilkuran. “Oposizioko kideen jarduna duintzea” izango da mozioaren xedea, udal talde politikoko kideek adierazi dutenez.

OMNIAk gogorarazi du 17 zinegotzitik 5 baino ez direla EH Bildurenak, eta nabarmendu dute  oposizioko kide bat bera ere ez dagoela liberatua.

Horrek euren lana “modu duinean” egitea galarazten die, talde politikoko kideek azaldu dutenez. “20.000-40.000 biztanle inguruko herri gehienetan oposizioko talde bakoitzeko kide bat dago behintzat liberatua”, azaldu dute.

Hori da mozioaren bidez eskatzen dutena: “Talde bakoitzari duen ordezgarritasunaren araberako liberalizazioa ematea”.

EAJ eta OMNIA udal taldeetako kide banari liberalizazio osoa ematea planteatzen du mozioak, “alkateorde baten soldata berarekin”. PSE-EE eta PPko taldeek, aldiz, liberalizazio erdi bana izango lukete.

Ildo horretatik, beste gauza bat eskatzen du baita mozioak: “oinarrizko lan bermeak” ematea bere lan-jarduna ordezkari politikoaren zereginetara mugatzeko prest dagoen zinegotzi orori.

Hortaz gain, “protokolo bat” eratzea ere eskatu dute OMNIAko kideek, “oposizioaren jarduna errazteko”.

EH Bilduren erantzuna
Mozio horren inguruan galdetuta, EH Bilduk adierazi du ez duela  “politikaren duintzea” OMNIAk bezala ulertzen. “Mozio horretan argi ikusten da zeintzuk diren OMNIAren lehentasunak”, salatu du Jon Ander Altube zinegotziak, eta aurreratu du ez dutela mozioaren alde bozkatuko.             

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide