Laudioko koadrila historikoak, "aspaldiko jaiak" berriz aldarrikatzeko prest

Txabi Alvarado Bañares 2017ko eka. 30a, 07:30

Iazko egin zuten lehen topaketa, San Roke jaien baitan. / aiaraldea.eus

Aurkeztu dute dagoeneko aurtengo topaketen egitaraua. Los Yumas eta Scorpio taldeko kideek joko dute abuztuaren 15ean eta Bon Scott Revival Show-k 16an.

Indarberrituta iritsiko dira Laudioko koadrila historikoak aurtengo jaietara. Iaz egin zuten euren arteko lehen topaketa. Hainbat kalejira eta ekintza egin zituzten festetan, eta aurten ere antzeko zerbait antolatzeko asmoa dute. “Lehen urtea izan zen iazkoa, probazkoa. Egon zen jende ugari azkenean kalera atera ez zena eta aurten animatuko dena”, adierazi du ekimenaren sustatzaileetako bat den Fabian Hernandez Perezek. Hori dela eta, aurten parte hartzea handiago izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. “Jende gehiago aterako da euren antzinako koadrilako jantziekin, modu sinbolikoan bada ere”.

Los Yumas eta Scorpio
Aurkeztu dute dagoeneko jaietarako prestatu duten egitaraua. Jaien lehen bi egunetan egingo dituzte ekintzak. Abuztuaren 15ean txosna jarriko dute elizako arkupeetan. Musika emanaldia eskainiko dute bertan Los Yumas eta Scorpio taldeetako kideek, 15:30ean.  16an, aldiz, antzinako koadrilen arteko bazkaria egingo dute, toki berean. Hortaz gain, beste hainbat kalejira eta ekintzetan hartuko dute parte koadrila historikoetako kideek, kaleak euren alkandorekin koloreztatuaz.

Ñorála, Txairoak, Aziak, Diablos Negros, Rakatapla, Kiowas, Lagunak, Los Coyotes, Larrako Gazteak, Saguzarrak, Galtzagorri, Zoroak, Galtzagorri, Alaiak, Kilkerrak, Jatorrak, Los X eta Alaiak. Horiek dira koadrila historikoen zerrendan dauden taldeak, baina aurten talde gehiago aterako direla uste du Hernandezek. “Egongo dira baita baserritarrez jantzita aterako diren norbanakoak, euren koadrila deseginda dagoelako”. Aspaldikojaiak.wordpress.com web-gunean topatu daiteke egitarauari buruzko informazio gehiago.

 

EGITARAU OSOA

 Abuztuak 15: Txupinazo Eguna

11:30 // Antzinako koadrilen topaketa, txistulariekin

11:45 // Kalejira txistulariekin, herriko plazara arte

12:00 // Txupinazoa erradloi eta buruhandiekin
Jarraian kalejira txistulari, erraldoi eta buruhandiekin
Geroaxeago, tabernen arteko poteoa txistulariekin

15:00 // Talo eta ogitarteko salmenta elizako arkupeetan

15:30 // Musika jaia Yumas eta Skorpio taldeekin

Ondoren kalejira txistulariekin Zumalakarregi etorbideraino, bertan egingo den ski-taula txapelketan parte hartzeko

Abuztuak 16

11:30 // Bazkaltzeko topaketa txistularien musikarekin batera
Jarraian, kalejira txistulariekin

13:30 // Poteoa txistulariekin Laudioko erdigunetik

15:00 // Antzinako koadrilen arteko bazakaria elizako arkupeetan
Bazkalostean 70, 80 eta 90. hamarkadetako musika egongo da, 18:00ak arte
Ondoren San Rokeko kalejira, Zoroak Inkurtul Taldearen eskutik

22:00 // Bon Scott Revival Show (AC/DCren tributua, Zumalakarregi etorbidean)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide