Patxi Urkijok esperimentatzeari ekin dio bere azken proiektuan eta gidoiaren jarraikortasun logikoa ez jarraitzea erabaki du, surrealismoa edota dadaismoa jarraiki. Arrazoi eza da nagusi istorioan.
9 arratsaldeko grabaketa behar izan du filmak eta gaur izango da azkenengoa. Laudion eta ingurutan egon dira: Galmaka auzoan, Haitzulo Barrin eta Salón Recreativo Zubiaurren, besteak beste. Orozkoko Zubiaur, Zaloa eta Urigoiti auzoetan eta Arakaldoko Errekagain hotelean ere aritu dira. Horrez gain, Leioako EHUren kanpusa, Portugalete eta Sukarrieta agertuko dira pelikulan.
Aritz Bengoa antzezle laudioarra izango da protagonista. Azken orduan sartu zen proiektuan, Alex de la Peña ordezkatzeko, izan ere, honek pankreatitisa pairatu zuen azken momentuan.
