Aurtengo San Roke jaien egitaraua “ia itxita” dagoela iragarri du Laudioko Udalak. Amets Meaza zinegotziak adierazi du aldaketa gutxi egongo direla iazko edizioarekiko. Aldaketa horietako bat Baserritar Egunean emango da. Udalak bere gain hartuko du egun horretako azokaren antolakuntza, Kilkerrak taldeak lan hori egiteari utziko diolako. Hortaz gain, Meazak iragarri du aurten ez dela zezenketarik egongo jaien azken egunean.
Barrakak Hodeibarreko aparkalekuan egongo dira, eta kale salmentarako gune bat atonduko da, Aldai plazako saskibaloi zelaian.
Castelletak
Aurtengo jaietan egongo den ikuskizun deigarri bat ere iragarri du udalak. Castellet talde bat etorriko da Herrialde Katalanetatik. Baserritar eta Odoloste egunetan osatuko dituzte giza-dorreak, herriko hainbat gunetan.
Udalak antolatutako kontzertuak zeintzuk izango diren ere azaldu du Meazak. “Ahalik eta eskaintza anitzena osatzen saiatu gara”, azpimarratu du.
Hauek izango dira, egunez egun, udalak antolatutako musika emanaldiak:
Abuztuak 15
Xabi Aburruzaga (Herriko Plazan)
Abuztuak 16
Gontzal Mendibil, Urko eta Txomin Artola (Herriko Plazan)
Bon Scott Revival Show (AC/DC taldearen tributua, Zumalakarregin)
Abuztuak 17
Elegancia mexicana mariatxiak (Herriko Plazan)
Abuztuak 23
Habanera gaua (Herriko Plazan)
Abuztuak 24
Puro Relajo (Herriko Plazan)
Susana Seivana eta Ardentia (Zumalakarregin)
Abuztuak 25
San Roke musika bandaren eta Itxarkundiaren emanaldia (Herriko Plazan)
Reggae gaua, La Regadera taldearekin, besteak beste (Zumalakarregin)
Abuztuak 26
Trio medianoche taldearen boleroak (Herriko Plazan)
Hesian eta Zea Mays (Zumalakarregin)
Abuztuak 27
Kukai dantza taldea, Oskara obra saritua aurkezten (Herriko Plazan)
Honat erromeria (Zumalakarregin)