Bi proiektu aurkeztu ditu Laudioko Udalak foru planera, aldundiak diruz lagundu ditzan. Ur edangarriaren sarea hobetzera daude bideratuak obra gehienak. Alde batetik, suteei aurre egiteko iturriak berritzea planteatzen da, zerbitzuz kanpo daudenak -77 inguru- kenduaz. Bestetik, ur-kontagailu sektorialak jarriko dira Larrañon, Areta kalean, Latiorron, Isasin, Motxotekalen, Landaluzen eta Gardean. 580.237,63 euro bideratuko dira obra horiek egiteko.
Bestetik, Latiorro auzoko ur edangarriaren sarea berritzeko asmoa du udalak, auzoko hainbat espaloi eta seinale konpontzearekin batera. 1.272.862,10 euroko aurrekontua zehaztu du tokiko erakundeak horretarako.
Ondorengo irudian horiz markatuta ikusi daitezke Latiorroko zein gunetan berrituko dituzten espaloiak eta seinalizazioa:
