[YOGURINHA BOROVA] Udan gelditu gabe dantza egiteko 10 abesti

Erredakzioa 2017ko uzt. 6a, 07:54

Udan gelditu gabe dantzatzeko hamar abesti proposatu dizkigu YOGURINHA BOROVA artista eta musikari laudioarrak.

THE SPARTEENS: "Jo Ta Ke"
Antzinatasuna eta geroa nahasten dituelako, nahiz eta abesti zaharra iruditu!

 

SORKUN: "Astronautak"
Emakumeen ahotsak beharrezkoak direlako gure bizitzetarako!

 

GATIBU & IZARO: "Aske Maitte"
Beharrezkoa eta FRESKOA delako! 

ZEA MAYS: "Enbata"
Kirola, parranda zein amodioa egiteko oso polita delako.

 

ANEGURIA: "Irrikitan"
Eguzkia, hondartza, txalupak, sargoria... UDA!

 

KUMBIA QUEERS: "Gascon"
Iraultza queerra eta, nola ez, emakumeen iraultza!

LA BIEN QUERIDA: "Muero de Amor"
Gorputza mugitzeko agian ez da baina bai burua eta bihotza.

EL COLUMPIO ASESINO: "Toro"
Hila zaude ez bazara abesti honekin mugitzen!

DIE ANTWOORD : "I fink u Freeky"
Basati eta beharrezkoa!

YOGURINHA BOROVA: "Eraso Sexistarik ez"
Hau da nere oparia zuentzat! DANTZA EGIN eta BELDURRIK EZ!!!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide