Asteburuan jokatu da Gasteizko Mendizorrotza kirol-zelaian Euskadiko atlestimo txapelketa. Bertan izan ziren, besteak beste, Laudio Atletismo taldeko lasterkariak. Edu Frutos entrenatzailearen gidaritzapean aritu ziren Maider Martin, Haizea Etxebarria, Eder Camino eta Adrian Alvarez.
Alvarez izan zen podiuma zapaldu zuen bakarra, irabazi egin baitzuen oztopoz beteriko 1500 metroko karrera, 5 minutu eta segundu bateko denbora markarekin. Haizea Etxebarria laugarren geratu zen luzeera salto hirukoitzean, eta Eder Caminok seigarren bukatu zuen 1000 metroko lasterketa. Maider Martinek, bestalde, hamargarren postua eskuratu zuen 600 metroko zirkuituan.