Laudion grabatu dute “Menos es más” ETB-2ko saioaren atal bat eta herriko hainbat lagun agertuko dira; Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko zuzendaria, jatorri sahararra duten zenbait laudioar, Solastiar emakume elkartea, Carlos Fuentes, Javier Angulo, Natividad Udaeta edo Isaac Contreras.
Iñaki Elorza eta Leire Argandoñak aurkezten dute programa, eta gai bat lantzen dute atal bakoitzean. Herriko kasuan, jaiotza kopuruan eragiten duten faktoreak jorratuko dituzte programan, Laudio delako EAEn jaiotza tasa txikienetarikoa duen udalerria.
Seme-alabak izaterako orduan faktore sozioekonomikoak duten pisua aztertuko dute, eta Laudiok urteen poderioz izan duen bilakaera ere jorratuko dute. Horretarako herritarrak eta adituak mintzatuko dira.