11:00k aldera jazo zen ezbeharra. Laudioarrak Pirinioetatik bueltatzen ari ziren frantziar lurraldetik, Katalunian egon ostean. Mugatik gertu izan zen gertakaria. Lekuko aiaraldearren arabera, auto batek haien furgonetarekin egin zuen talka eta errepidetik atera zen. Gidaria hil zen unean bertan.
Horrez gain, ibilgailuan zeuden 3 ume leihotik atera ziren, gerrikoa ez baitzuten jarrita. Erantsi dutenez, emakume bat eta beste gizon bat zeuden autoan. Alabaina, onik atera ziren 7 laudioarrak, eta furgonetak kalteak jasan arren ibilgailuari zein eskualdeko kideei ez zaie ezer larririk gertatu.