Cultural y Deportiva Leonesa klubean arituko da Unai Albizua Urkijo datorren denboraldian, defentsa gisa. Hala jakinarazi du klubak sare sozialen bidez. UCAM Murcian igaro du jokalari laudioarrak 2016-2017 denboraldia.
CD Laudion hasi zuen bere ibilbidea Albizuak, eta Athleticeko harrobian egon zen 2013-2014 denboraldian. Bilboko klubaren lehen taldearekin estreinatzeko aukera izan zuen orduan, Atletico de Madrilen aurkako partiduan. Tenerife eta Leganes taldeetatik igaro zen gero.