[IBONE SANCHEZ] 10 abesti udan korrika egiteko

Erredakzioa 2017ko uzt. 16a, 10:09

Ibone Sanchez puntako triatleta laudioarrak osatu du 10 abestiko zerrenda udan entrenatzeko. Lehenengo bostak saio lasaietan baliatzen ditu eta besteak gogorrago aritzeko.

1. The winner is (Devotchka) - Kanta hau ''Little Miss Sunshine'' pelikulakoa da. Filmean azaltzen den moduan, norberak bere ametsengatik borrokatu behar duela uste dut, kasu egin gabe gainerakoek min emateko diotenari.

2) For the love of a Princess (James Horner) - Braveheart (bihotz ausarta, izenburu polita!) pelikulako soinu banda hunkigarria, nire pelikularik gustukoena eta emozio asko sortarazten dizkidana.



3) Heart of courage (Two Steps from Hell) - Aurreko kanta bezala, honek ere emozio ugari sortarazten dizkit eta nire helburuak lortzeko barne indar hori ateratzen laguntzen didan kanta da.



4) The wind of change (Scorpions) - Nire bizitzako momentu txar batean, zeinak aldaketa handia suposatu zuen niretzat, maiz entzuten nuen kanta eta asko lagundu izan didana.



5) Amaren besoetan (Sorotan Bele) - Euskal Herriaz mintzatzen den kanta ederra eta txikitako oroitzapen asko burura ekartzen dizkidana, familiarekin autoan askotan entzuten genuen musika baita.



6) Txikia naiz (Betagarri) - Guztiok izan dugu gu zapaltzen saiatu den norbait eta, nire kasuan, kantu honek asko lagundu dit hori iraultzen.

7) Escupiré jodidos (El Ultimo Ke Zierre) - Abesti hau, triatloi batera bidean erdi gaixo nindoalarik autoan entzun nuen eta behar nuen bultzadatxoa eman zidan. Triatloia ondo joan zen eta geroztik, barne indar hori ateratzeko erabiltzen dut.



8 ) I'm shipping up to Boston (Dropkick Murphys) - Espainiako Triatloi Txapelketa baten aurretik antolakuntzak jarritako kanta hau ikaragarri gustatu zitzaidan eta motibazio estra suposatu zuen niretzat.



9) Do you remember rock 'n' roll radio? (The Ramones) - Nire mutil lagunak dioen bezala, kanta honek, nahiz eta egun txar bat izan, beti animatzen duen abestia da... eta ez zaio arrazoirik falta!



10) Jo ta ke (Su ta Gar) - Kanta honek, azalpen gutxi behar dituela uste dut: kañeroa, korrika egiteko erritmo ona mantentzen laguntzen duena, letra bikainekoa (honek ere emozio ezberdin asko sortarazten dizkit)... ezin zen hau falta!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide