aiaraldea.eus

Udalak ziurtatu du segurtasun neurriak betetzen ari direla amiantoa kentzeko eta oraindik ez dutela fibrozementua atera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Osasuna  Laudio

Laudioko Udalak adierazi du Latiorro Ikastetxean segurtasun neurriak beteta kentzen ari direla amiantoa, baina momentuz ez direla fibrozementua baztertzen, baizik eta goiko txapak ateratzen. Txapa horiek leku berean jarriko dituzte lana bukatzean.

Udalak ziurtatu du segurtasun neurriak betetzen ari direla amiantoa kentzeko eta oraindik ez dutela fibrozementua atera
Udalak jakinarazi du goiko txapak kentzen ari direla momentuz, eta ez fibrozementua. / Juanjo Basterra | Ikusi handiago | Argazki originala

Juanjo Basterra kazetariak argazkiak sareratu zituen larunbatean salatzeko, bere ustez, amiantoa kentzeko segurtasun neurriak jarraitzen ez zirela Latiorro Ikastetxean.

Hala ere, Laudioko Udalak ziurtatu du langileen osasuna bermatzeko irizpide guztiak betetzen ari direla. Berez, momentuz, fibrozementua daukan geruza lantzera ez dira heldu, soilik goiko txapak ateratzen ari dira eta. Ondorioz, beharginek sarea besterik ez dute behar perimetroaren inguruan.

Amiantoa kentzeko enpresa aditua
Fibrozementua -amiantoa- baztertzeko obrak Desmar enpresak egingo ditu, horretan aditua baita. Udalak jakinarazi du segurtasun plana aurkeztu duela aurretik.

Horrez gain, lanaren arduraduna Ingura da, 24.200 euroko esleipenak berak eskuratu baitzuen. Enpresa horren langileak baztertzen ari dira txapak.

Txapak
Udal ordezkariek argitu dute orain txapak kentzen ari direla. Material horrek ez du fibrozementurik eta ez du aparteko segurtasun neurririk behar. Are gehiago, amiantoa baztertu ostean, txapak zeuden lekuan kokatuko dituzte.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa